XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

AMA - Esaiozu, arren, sar dedilla barnera.

GAZTETXOA - Mesedez, sartu zaite (Sar bitez biok II gelara).

MAISUA - Ez nintzan aspaldi izan emen. Zure semeak esan dit gaitzak jota zaudela. Obeto al zaude?

AMA - Damurik ez nago obeto. Nere eritasuna sendatzeko ez bait du iñork erremediorik ezagutzen.

MAISUA - Zerbait arkitu bear dugu. Ortara natorkizue, agur egitera: bigar mendiz aruntz noa ibillian erremedio ta sendabideen billa. Mendiz bestaldeko irian sendagille ospetsuak bait daude.

AMA - Menditik aruntz laguntza billa! Bai, nik ere entzuna dut an dirala mediku ospetsuak, baiñan baita ere entzun dut ori arrisku aundiko txangoa dala. Nere semea zurekin eraman nai al duzu?

MAISUA - Orrelako ibillitara ez diteke aur bat eraman.

AMA - Ondo da. Osasuntsu itzuli zaitezela opa dizut.

MAISUA - Ba-noa bada... ta ongi bizi! (I'go Gelara doa).

MUTIKOA - (Maisuari lo gelara darraikiola). Nik ere zerbait esan bear dizut.

(Ama atean zeletan entzunez).

MAISUA - Zer esan nai duk?
MUTIKOA - Ba... nik ere zurekin mendietara joan nai dutala.

MAISUA - Ire amari arestian esan diadanez txango gaitza da ta arriskoz betetakoa. Ez daukak etortzerik. Gañera! ez duk bakarrik utzi naiko gaxorik dagon ama? Geldi adi emen. Ez intekek gurekin joan.

MUTIKOA @- Nere ama eri dagolako joan nai dut bada, eta beragatik joan ere.